Gorozika (Muxika)
Itxura
- Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorozika».
Gorozika | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
INEk ezarritako kodea | 48067000100 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°42′13″W / 43.25694°N 2.70361°W |
Demografia | |
Biztanleria | 145 (2023) |
Gorozika Muxikako auzoa da. Autzaganeren magalean dago kokatua, Muxika udalerriaren eta Urdaibairen hego-mendebaldean, Gernika eta Zornotza artean. Gaur egun Muxikako auzoa da, baina 1966. urtera arte udalerria eta elizatea izan zen.
Gorozikan Bilbo Zaharra euskaltegiak aterpea dauka. Horrez gain, tren geltokia ere badu, Zugastieta-Muxika geltokia.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 135 biztanle ditu.
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako gune eta auzoek osatzen zuten elizatera, 1966tik aurrera Muxikako auzo izendatuko genituzkeenak:
- Agirre
- Aretxederreta
- Asua
- Elexalde edo Gorozika-Elexalde, herrigunea, elizatearen berezko kokapena.
- Esturo, 20. mendean zehar hustua.
- Oka. Okak lehenago utzi zion Gorozikakoa izateari, 1879an igaro zen Muxika izeneko udalerrira[1].
- Urrialdea
- Zugastieta
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
149 | 147 | 145 | 137 | 137 | 135 | 130 | 135 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. mendean bi bisita egin zituen Ibarrurira Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta orduan udalerri zenaren irudiak atera zituen:
-
Gorozika-Elexalde, 20. mendearen hasieran
-
Elexaldeko Andra Mari eliza.
-
Esturoko baserri bat, 20. mendean auzoa hustu aurretik.
-
Okako trenbide zubia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Muxika, Muxikako Udala. Auzoak: Oka. Muxikako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |